Zibilizazioen talka Samuel Huntington (1927-2008) politologo estatubatuarrak 1993 urtean plazratutriko hipotesi geopolitikoa da. Horren arabera, XX. mendearen bukaeratik, mundu mailako gatazkak identitate kultural kontrajarriek, zibilizazioek adiera zabalean, eragiten dituzte, XX. mendeko azken hamarkadetan zehar nagusi izan den Gerra Hotzaren dinamika gainditu ondoren, eta interes ekonomiko, politiko eta ideologikoak alde batera utzirik. Zibilizazioen talkaren ebidentzia moduan, jihadismoaren eta horren aurka Mendebaldeak aurrera eraman duen gerra aipatu izan da.
Loturiko artikuluak
GatazkakGatazka boterea (boterea zentzu zabalean, baliabide eskasak eskuratu edo balio kulturalak zaindu edo inposatzeko erabil daitekeena) eskuratzeko borroka da, non alde eta eragile desberdinek euren interesak defendatzen dituzten.…
Kolonialismoa eta kolonizazioaKolonialismoa herrialde edo nazio oso baten dominazio iraunkorra ekarri eta iraunarazten duen prozesu historikoa da, kanpoko potentzia baten eskutik, potentzia kolonial edo menderatzailearen aberastasunak gehitzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko…
Inboluzioa eta inboluzionismo politikoaInboluzioa (latinezko involutio hitzetik, « biltze, uzkurtzea ») zerbaiten eboluzio edo garapena geldiarazi eta atzeraraztea da. Maiz erabiltzen da testuniguru politiko eta sozialean, abiarazitako erreformak edo aldaketarako asmoak geldiarazi eta…