Zibismoa (latinezko civis hitzetik, "hiritarra") herritarrak gizartean, bakean, elkarbizitzan eta elkartasunez bizitzeko arau eta jokabideen multzoa da. Esan liteke beste hainbat balio etiko biltzen dituen balioa dela, hala nola bestearen errespetua, elkartasuna, lankidetza, enpatia, gizalegea, elkarrizketa eta eskuzabaltasuna, eta beraz ustelkeria, norberekeria, agresibitatea, bazterkeria, eta diskriminazioa baztertzen dituena. Gizarte demokratikoen osasun etikoaren funtsezko oinarria da, demokrazia formala bideratu eta garatu egiten duena.
Loturiko artikuluak
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…