Ziklope-arkitektura (ziklope-eraikuntza)

Ziklope-eraikuntza, antzinako Tirinto hirian.

Ziklope-arkitektura edo ziklope-eraikuntza harlanduzko edo landu gabeko harritzar harrizko bloke handiak erabiliz, gutxi goraberako forma laukizuzenekin, harresiak eta hormak eraikitzeko modua da, harrien artean ore, masa edo morterorik erabili gabe, hots lehorrean. Ziklope-arkitektura Brontze Aroan garatu zen Egeo Itsasoko uharteetan, bereziki mizenastar kulturaren baitan, eta hortik Mediterraneoko beste guen batzuetara zabalduz. Kolon aurreko arkitekturan ere, Erdialdeko eta Hego Amerikan, ohikoak dira ziklope-eraikuntzak.

102 hitz
Kategoriak