Zirkuitu laburra (merkataritza)
Zirkuitu laburra produktu eta zerbitzuen ekoizleak kontsumitzaileengana hurbiltzen dituen merkataritza sistema da, beraien artean ahalik eta bitartekari gutxien ezarriz. Hurbiltasuna eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremana dira bere ezaugarri nagusiak, zehazki gehienez bitartekari bat onartzen den arren. Bereziki nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak merkaturatzen ditu, baina komunitate batean ekoizten diren bestelako produktuak eta hornitzen diren bestelako zerbitzuak merkaturatzeko ere erabil daiteke.
Loturiko artikuluak
Merkataritza (definizioa)Merkataritza ondasun eta zerbitzuen salerosketekin loturiko jarduera ekonomikoen multzoa da. Merkataria ondasun eta zerbitzu horiek eskaini egiten dituen pertsona da, prezio jakin batean, eta bezeroa edo eroslea horiek…
Jasangarritasuna (garapen jasangarria)Jasangarritasuna, iraunkortasuna, garapen jasangarria edo garapen iraunkorra ere deitua, "etorkizuneko belaunaldien beharrizanak asetzeko ahalmena eragotzi gabe eguneko beharrizanak asetzen dituen garapena" da. Aski zabaldua dagoen hitzez hitzeko definizio hori…
Trantsizio ekologikoa (trantsizio sozioekologikoa)Eremu lokaletan nahiz globaletan sortzen diren ingurumen eta gizarte krisi eta arazoei aurre egin eta haiek gainditzeko, trantsizio ekologikoa edo trantsizio sozioekologikoa hazkundean oinarritutako ekonomia eta dagozkion paradigma…