Agian zirkularitate kausalari buruz bilatzen ari zinen.
Filosofian, argudio edo arrazonamendu bat bat zirkularra dela esaten da, inplizituki frogatu nahi denaren egiazkotasuna suposatzen duenean; hots konklusioa premisen baitan dagoenean. Halaber, definizio bat zirkularra da, definizioaren baitan definitu nahi dena barneratzen denean. Argudio eta definizio zirkularrak falazia informalak dira eta beraz baliorik gabekotzat hartzen dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, circularity; gaztelaniaz, circularidad.
Loturiko artikuluak
Aporiak eta aporetikoaLogikan, aporia (antzinako grezierakzo ἀπορία hitzetik, «oztopo») paradoxa batera daraman arrazonamendua da, adibidez, Zenon Eleakoaren aporiak, non mugimendua ezinezkoa dela frogatzen den ustez, zentzumenek erakusten digutenaren aurka. Antzinako…
Substantzia (filosofia)Filosofian, substantzia terminoa hainbat eratara erabili da. Jatorrian, substantzia (latinezko substantia hitzetik, grezierazko ousias terminoaren parekoa) gauzen oinarrian dauden horiek dira; hala nola formak Platonen filosofian, atomoak atomistentzat…
SubrepzioaSubrepzioa kontzeptu edo termino baten esanahia aldatu edo azaldu edo justifikatu gabeko printzipioa erabiltzea da, argudioari arrazional eta zuzen itxura emate aldera. Egiazko ondorioa da subrepzioak sofismak sorrarazten…