Zirkulu bertutetsua

Zirkulu bertutetsua emaitza gero eta hobeak (zirkulu batean egongo bagina bezala) gertatzen diren egoera da, batera jarri edo gaineraturiko faktore eta ekimenen ondorioz. Gurpil zoroaren aurkako kontzeptua da. Adibidez, nota txarrak ateratzen dituen ikasle batek ikasten hasi eta emaitzak hobetzen hasten bada, bere motibazioa handitu, eta gehiago ikasteko motibazioa izango du, are eta emaitza hobeak lortzeko. Zirkulu bertutetsua ekonomian maiz gertatzen den fenomenoa ere bada: adibidez, hazkunde ekonomikoa abiarazten denean, familien espektatibak edo igurikimenak hobetu eta gehiago kontsumitzeko joera izango dute, hazkundea areagotuz; burtsan akzioen kotizazioa igo eta etekinak eskuratzen direnean, inbertitzaile berriak erakartzen dira, kotizazioa areago igo eta etekin handiagoak lortzeko aukera emanez (burbuilak sortzeko arriskuarekin, ordea).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, virtuous circle; gaztelaniaz, círculo virtuoso.