Zirkunskripzioa

Zirkunskripzioak (latinezko circunscriptio hitzetik, "eremu bat mugatu eta inguratzeko ekintza eta horren ondorioa", circum-, inguruan, eta scribere, "markatu, idatzi", hitzetatik) herrialde batean ezartzen diren eremu administratibo edo judizialak, orokorrean lurralde batekin datozenak (probintzia adibidez Espainian, edo departamendua Frantzian). Maiz aipatzen dira hauteskunde-zirkunskripzioak, non boto-emaileek ordezkari politikoak aukeratu behar dituzten.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, constituency, district; gaztelaniaz, circunscripción.