Zitadela

Calviko zitadela (Korsika). Kredituak: Jeanpol Grandmont

Zitadela (italierazko cittadella, "hiri txikia") antzinako hirien barruan kokatutako gotorleku edo gaztelua da, kanpotik erasoa balitz, hiriaren defentsarako eta herritarren babeserako erabiltzen zena. Agintari politiko eta militarrenen egoitza gisa ere erabiltzen ziren. Maiz gotortutako hiri baten barruan ere kokatzen ziren, defentsa gehigarri moduan, baluarte eta bastioi sendoagoekin. Lurraldearen arabera, tokiko izenak ere erabiltzen dira zitadela izendatzeko: kremlin, Errusian; alkazaba, lurralde musulmanetan eta kasbah Ipar Afrikan.

101 hitz
Kategoriak