Ziurgabetasun egituratua eta egituratu gabekoa

Ziurgabetasun egituratua eta ziurgabetasun egituratu gabekoa erabaki-teorian erabiltzen diren kontzeptuak dira, erabaki hartzaileak eskura duen informazioaren nolakotasuna bereizteko. Ziurgabetasuna egituratua dela esango dugu, natura-egoerak eta horiei dagozkien emaitzak ezagunak direnean, baina ez ordea horien probabilitateak. Egituratu gabeko ziurgabetasunean gerta daitezkeen natura-egoerak ere ez dira ezagunak.

Ziurgabetasun egituratuan eskura dauden irizpideak Laplace irizpidea, maximax irizpidea, Wald irizpidea edo minimax eta Savage irizipidea.

Ikus, gainera