Ziurgabetasuna

Ziurgabetasuna informazio desegokia daukagunean sortzen den egoera kognitiboa da. Ezagutu nahi den objektu, gertaera edo sistemari buruzko zehazgabetasuna, fidagarritasun eza edo besterik gabe ezjakintasunaren mugan dagoen egoera izan daiteke. Funtsean, ziurgabetasuna bi motakoa izan daiteke: alde batetik, ziurgabetasun epistemikoa, gure ezagutzaren akatsengatik sortzen dena, baina finean informazio hobetuz neurri batean edo guztiz zuzendu daitekeena; eta bestetik, aldakortasunarekin loturiko ziurgabetasuna, fenomenoen berezko aldakortasunarekin lotua, eta beraz horien aurresanezintasunarekin, baina estatistikaren, probabilitatearen eta beste tresna batzuen bitartez neurri batean zehaztu eta maneiatu egin daitekeena. Edonola ere, nabarmendu behar da, ziurgabetasuna ez dela informazio eza, askotan informazio gehiagorekin ziurgabetasuna ere handiagoa baita; adibidez, sistema bati buruzko informazio gehiago jasotzean elementu eta osagai berriak hauteman daitezke, baina haien arteko erlazioak nolakoak diren jakin gabe.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Defining Uncertainty A Conceptual Basis for Uncertainty Management in Model-Based Decision Support. Integrated Assessment. http://citeseerx.ist.psu.edu/viewdoc/download?doi=10.1.1.469.7495&rep=rep1&type=pdf. Published 2003. [Source]