Zoaz infernura, laztana, Anjel Lertxundi: laburpena

Zoaz infernura, laztana Anjel Lertxundik (Orio, 1948) 2008an plazaraturiko eleberria da. Bi ahotsekin kontaturikoa da: batzuetan narratzailearen ahotik garatzen da kontakizuna (letra arruntez laburpenean); eta besteetan, Rosa protagonistaren ahotik (kurtsiban laburpenean).

Laburpena

I kapitulua

Rosaren ahotsa (berorika hitz egiten, apaizari edo): Tomasi proposatu nion gasolindegi ondoko taberna erostea, eta berak azkenean onartu egin zuen. Elkarrekin ibiltzen ginen, eta askotan eskatzen nion "Por soñar lo imposible" harmonikaz jotzea eta berak halaxe egin. Eta horrela ezkondu nintzen berarekin.

40 urte inguruko gizon bat, Tomas, ohean dago gerritik gora biluzik. Emakume biluzia, Rosa, ikusten du ohetik, dutxan. Emakumea hurbildu egiten zaio. Biak elkarri laztantzen hasi eta Rosak Tomasi prakak askatzen dizkio azkenik.

Rosaren ahotsa: Tomasen amak derrigorturik edo ere ezkondu nintzen. Nobiotan Tomasek nirekin amodioa egiteko modu oldarkor eta kementsua zuen, beti azkar. Ezkondutakoan, joera horrekin jarraitzen zuen, okerrago, berak nahi zuen guztietan egiten genuelako, ezer esan gabe ere.

Kamioi bat hurbiltzen da gasolindegira eta txoferra gasolina botatzen hasten da, Rosak tabernatik atera eta berak egingo duela adierazi arren. Kamioira sartu berriz eta ispilutik Rosaren gorputz ederra begiztatzen du irrikaz. Emakume ederra da Rosa. Herri txiki batetik gertu daude, inguru baketsu batean.

Taberna gizonez beterik dago. Rosak zerbitzari lanak egiten ditu, eta Tomas barran dago. Rosa mahai batera inguratu eta gizon batek txortan egiteko giro ederra dagoela esaten dio, Rosak irribarre egiten du, besterik gabe. Sukaldera sartzen da eta Amalia dago han lanean, emakume zaharra, Tomasen ama. Amaliak errieta egiten dio zerbaitengatik eta Rosak men egiten du, beti bezala.

Rosaren ahotsa: Gasolindegia errentan hartu genuen. Taberna bai gurea zen, zehatzago Tomasen amarena. Bezero pila egoten zen tabernan, gehienbat ni, nire gorputza, erakarrita. Tomas konturatu egiten zen. Baina diru asko ematen zigun tabernak eta agoantatu egin behar. Tomas lanarekin nazkatzen hasi eta tabernako lan gehiena nik hartzen nuen. Nik nire partea nahi, eta hori lortzeko ohera eraman eta gau goxoa eskaini nion. Paperak berehala egin genituen negozioa banatzeko, bere amak begi onez ikusten ez bazuen ere.

Amaliak (atsoa deitzen dio Rosa) tabernako sukaldean egiten du lana, adinekoa izan arren, eta gorrotozko hitzak baizik eta ditu Rosarentzat. Rosa isildu egiten da, giroa ez gaiztotzeko. Gorroto hori hasiera hasieratik dator, Tomas ezagutu zuenetik, eta indartzen joan da.

Rosak esperantza du laster hilko dela, baina atsoak sekulako saosia du. Esperantza isila, atsoaren portaeraz ezin dio ezin ezer senarrari, hau sutan jartzen baita. Azkenean, ordea, fisikoki ez, baizik eta mentalki etorriko zaio gainbehera: Amaliak burua galdu egiten du guztiz denbora laburrean, guztiz dependentea bihurut arte, ume txiki bat balitz bezala.

Tomasek zahar-egoitza batera eramateko ezetza borobila ematen du, eta Rosak planteatu ere ez du egiten, beldurrez. Atsoa etxean zaintzen dute. Rosak zaindu arren, Tomas beti dabil liskar bila, bereziki mozkortzen denean, eta Rosak zentzua jartzen duelako bakarrik ez da lehertzen egoera.

Rosak ipurdia garbitzen dio atsoari, baina garbitu eta jantzi bezain laster, berriz kaka egiten du. Tomas azaldu eta errieta egiten dio Rosari, honek azalpenak ematen dizkion arren. Etsirik dago Rosa eta nazkatuta dagoela esandakoan, zaplaztekoa ematen dio Tomasek.

Rosa ohean, Tomas barkamena eskatzera dator mozkortuta. Rosa biluztu egiten du eta zakilak bere bidea egiten du. Rosak men egiten du, beti bezala, baina arima hozturik dauka.

Rosaren hitzak idatzirik  jasotzen dituenaren ahotsa: Argi uzten du Rosak kontatutakoak jasotzen ari dela, ezer asmatu gabe.

Atsoa dela eta, edo hura aitzakiatzat harturik, liskarrik ugaritu eta Tomasek gero eta sarriago jipoitzen du Rosa. Baina azkenean Tomasi ere begiak zabaldu eta ama egoitza batera eramatea erabakitzen du.

II kapitulua

Rosa errepidetik doa, tren geltokirantz. Uda da, bero egiten du. Geltokian, Iruñerako joan-etorriko txartela eskatzen du. Atsoa bisitatzera doa, bi astetan behin egin ohi duen bezala.

Geltokiko nasatik trena datorrela ikusi, aurrera egin, baina gizon batek heldu egiten dio. Ezagutzen du gizona, Inazio da.

Rosaren hitzak idatzirik  jasotzen dituenaren ahotsa: Tren geltokikoa suizidio-saioa izan zela uste du . Galdetu egiten dio Rosari, eta Rosak ez du garbi erantzuten, beste galdera batekin erantzunez, babestu nahian. Idazlea kexatu egiten da, Rosa xehetasun batzuk ezkutatu egiten dizkiolako, eta hori ez zela tratua izan. Gainera, idazleak ikusten du bere isiluneak gero eta luzeagoak direla. Rosak aitortu dio beste batzuetan suizidatzeko gogoa ere izan duela. 

Trenera igota, Inazio bere bagoira doa, agurtu eta esertzeko baimena eskatzen dio. Kamioiko txoferra da, egurrarekin ibiltzen dena. Adeitsu jokatzen du: bero egiten duenez, leihoa jaisten du. Iruñera motoa jasotzera doa, han dauka eta konpontzen. Moto bikaina da, berak dioenez. Rosak adeitsu erantzuten dio, baina gehiegi hitz egin gabe. Oso atsegin du motoan ibiltzea Inaziok. Rosak dio ez dela inoiz motoan ibili, gustatuko litzaiokeela, eta Inaziok intsinuatzen du berarekin agian ... Baina horretan geratzen da kontua. Rosak pentsatzen du gizon atsegina dela, eta erakargarria ere bai.

Rosa zahar-egoitzan dago Amaliarekin. Hara eta hona eramaten du paseoan, besotik baina bere pisua gainean hartuz. Ongi tratatzen du, goxokiak ematen dizkio, baina gorrotatu ere bai, Amaliak zer pentsatzen ote duen, berarekin zuen gorrotoa non ote dagoan, pentsatzen du. Moja bat dabil hortik eta esaten dio Amalia linboan dagoela. Rosak berak ez daki zer egiten duen han, eta egin beharreko zerbait bezala hartzen du. Amalia han utzi eta geltokirantz doa. Ondoko taberna batera sartzen da loteria erostera. Irteeran, Inazio ikusten du Sanglas markako motoarekin. Igotzeko esaten dio, eramango duela herrira, Amaliak zalantza asko ditu, Tomasen beldur da bereziki. Baina azkenean atzean jarri eta Inazioren gerritik heldurik heltzen da herrira. Bidean zirrara alde batetik, baina beldurra ere sentitzen du, Tomasena. Tomas kenduta, ez da inoiz gizon batengandik hain hurbil. Bideko etxeetatik pasatzean, aurpegia ezkutatzen du, ezagutu ez dezaten. Gasolindegia baino lehen jaisten da, jendeak ikus ez dezan. Pozik dago Inazio errespetuz tratatu duelako.

Idazleak galdetzen dio ea motorrera igotzean Tomas baztertuta zuen guztiz. Eta Rosak baietz, beldurra besterik ez ziola. Bizitzari lagun goxo bat besterik ez ziola eskatzen eta garbi zuela hura ez zela Tomas. Baina kondenaturik ikusten zuen bere burua, hil arte berarekin bizitzera.

Inazio lanean ari da basona, zuhaizt mozketan, enborrak kamioira kargatzeko zain. Enpresako enkargatua, Apeza izenekoa, gerturatzen zaio oihuka eta irainka, lana utzita Iruñera joan zela eta. Inaziok medikuak emandako baja agiria erakusten dio. Biharamunerako ere libre hartzeko asmoa du, sindikatu lanak egin behar ditu. Enkargatua sutan jartzen da, eta iranidu egiten du. Kontuz ibiltzeko, Inaziok.

III. kapitulua

LANEAN

Pertsonaiak

  • Rosa, tratu txarrak jasaten dituen emakumea
  • Tomas, Rosaren senarra, gaizki jokatzen du berarekin, iraindi eta jipoitu egiten du maiz
  • Amalia, Tomasen ama, tabernan egiten du lana gaixotzen denera arte. Ezin du Rosa ikusi.
  • Inazio, txoferra, Rosaren maitalea