Zooikonologia

Zooikonologia edo zooikonografia animaliek kulturan zentzu zabalean duten irudikapena da.  Irudikapen unibertsala da, munduko kultura guztietan azaltzen baita, batzuetan eredu moduan (erlea, adibidez) , eta beste batzuetan ezezagunaren eta beldurgarriaren ikono moduan (otsoa eta munstroak, kasu); batzuetan animalia animaliatzat hartuz, baino bere ezaugarriak puztuz, eta beste batzuetan pertsonifikazioa erabiliz.

Historian ere, animalien irudikapena etengabea izan da. Hainbat mitologiatan animaliak jainkoak dira, edo totem gisa hartzen dira; mitologia klasikoan ere ugariak dira animalien irudikapenak, jainkoen sorkari moduan, salbatzaile nahiz munstro moduan. Eredu horiek kultura garaikidean errepikatzen dira: film, komikietan nahiz bidejokoetan, animalien presentzia etengabea da, eta antzinako mitologietan bezalaxe aldebikoa: irudi onbera eskainiz batzuetan, eta gaizkiaren irudia besteetan (hala nola, Alien, King Kong eta Godzilla munstroen kasuan).