Zor eta hartzeko

Zor eta hartzeko kontabilitatean erabiltzen diren kontzeptuak dira, kontu bakoitzeko mugimenduak nolakoak diren adierazi eta gerpo horren saldoa kalkulatzeko. Kontuak enpresak dituen elementuen etiketak edo kategoriak dira eta bi multzotan banatzen dira: aktiboko kontuak (enpresaren inbertsioak, hala nola bankuko kontuak, kamioiak, ...) eta pasiboa (zorrak) eta ondare garbia (kapitala edo bazkideen ekarpenak).

Enpresak bere jarduera garatzean, mugimenduak gertatzen dira kontuen zenbateko edo balioan: adibidez, banku-kontu batean dagoen dirua aldatu egiten da denboran zehar. Mugimendu horiek  T moduko eskema batean erregistratzen dira (ikus, kontu-sail bikoitza eta Liburu Nagusia), eta T horretako bi dirzutabeen izenak zor eta hartzeko dira. Zor aldean, kontuan egindako inbertsioak erregistratzen dira (orduan zordundu edo kargatu egiten dela esaten da), eta hartzeko aldean, finantzazioak (orduan abonatu egiten dela esaten da). Aiseago eta laburrago, aktiboko kontuen gehikuntzak zor aldean (ezkerrean) erregistratzen dira, eta gutxipenak hartzeko aldean (eskuinean), eta pasiboan eta ondare garbian alderantziz. Bi aldeen arteko diferentzia kontuaren saldoa da, zorduna (zor handiagoa) edo hartzekoduna (hartzeko handiagoa).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, debit and credit; gaztelaniaz, debe y haber.