Zorigaiztoko Hamarkada

Zorigaiztoko Hamarkada (gaztelaniaz, La Década Ominosa), batzuetan Hamarkada Doilorra edo Hamarkada Gaitzesgarria ere deitua,  Espainian 1823tik 1833-1834 arte indarrean egon zen aldi absolutista izan zen, Fernando VII.aren erregetzaren azken urteekin batera gertatu zena. Horren abiapuntua Hiruteko Liberalaren amaiera izan zen, San Luisen Ehun Mila Semeen espedizio militarrarekin batera. Hamarkada horren ezaugarri nagusiak absolutisten arteko zatiketa izan zen (ikus, Irainduen Gerra) eta liberalen aurkako errepresioa. Fernando VII-aren ondorengotzaren auziak absolutista eta liberalen arteko liskarra areagotui eta Lehen Karlistaldia ekarri zuen.