Zorion perfektua, Anjel Lertxundi: laburpena

Zorion perfektua Anjel Lertxundi (Orio, 1948) 2002an plazaraturiko eleberria da.

Laburpena

I kapitulua

16 urteko neska bat pianoko akademiako klasetik ateratzen da, atsegin duen mutila ikusi behar duelako poza zapuztuta, piano irakasleak esan diolako ez diola emango kontserbatorioko azterketara aurkezteko pasea. Hain zuzen ere, trabaturik dago Schumannen Bonheur parfait piezarekin, bi eskuekin egin beharrekoa. Une batetik aurrera ezkerrekoak protagonismoa hartu behar du, baina berak ez du aldaketa arin eta naturaltasunez egiten.

Gaueko zortzirak dira, eta haizea dabil. Zigarro bat pizten du. Taberna baten ondotik pasatzean, itzal batek gizon heldu bat tirokatzen duela ikusten du gertutik. Gizonaren azken begirada neskarentzat da, eta neskak bere azken uneak, nola erortzen den, ikusten du xehetasun osoz. Odola ahotik nola darion ikusten du.  Ondoko tabernako hotsak isildu, gazte batzuk atera eta sartu, eta sirena hotsak aditzen ditu. Ertzainen autoak dira, atentatua izan den lekura heldu eta jendea hasi da heltzen, plastikozko zerrendak jartzen dituzten gorpuaren inguruan. Neska paralizaturik dago, han gorpuaren ondoan. Anbulantzia heltzen da. Prentsako argazkilariak ere bai hor daude.

II kapitulua

Sendagileak gizonaren heriotza ziurtatzen du eta ertzainek gorpua estaltzen dute. Gizona tapaturik, haren hazpegiak oroitzen saiatzen da. Aitaren adin beretsukoa dela uste du. Jende asko pilatu da gorpuaren inguruan, zerrenden atzetik. Ertzain bat hurbiltzen da, eta neskari buruz dio ea zer egiten duen hor, tonu txarrean, hor egoteko eskubiderik ez balu bezala. Gogoratzen da aitona hil zenean ere ez ziotela gorpua ikusten utzi, eta berak aitona edozein tokitan eta unetan azaltzen zela uste zuela. Ertzainek alde egiteko esaten diote, eta etxera doa, asaldaturik. Etxerako bidean, atsegin duen mutila ikusten du, justu berak nahi ez duenean, hildako gizona ikusita erabat asaldaturik dagoelako. Gogoratzen du sei hilabete direla mutila ikusi zuela lehen aldiz aita eta anaiekin altzariak eramaten haien etxe berrira.

Euria hasten du. Gogoratzen du mutilarekin gurutzatzen saiatzen zela. Kazetaritza ikasten du eta behin Donostiarako autobusa non zegoen berari galdetuta guztiz lotsagorritu zen. Orain, mutilarekin gurutzatzera doa, baina ez ikusiarena egiten du. Euria gogotik ari du eta guztiz bustitzen da, aterkirik gabe. Euriak odola garbituko zuela pentsatzen du.

III kapitulua

Etxeko sarreran leiho aldera begiratu eta argia piztuta ikusten du. Ama izango da. Beldurrez igotzen da, berandu baita eta amak errieta egiten diolako. Hala da, iritsi eta amak errietan hasten da, berandu eta gainera blai eginda heldu delako. Usaindu egiten dio, ea erre duen jakiteko. Egunen batean disgustua ekarriko duten lagunekin ibiliko zela aurpegiratzen dio. Arropa kentzeko esaten dio, eta berak obeditu egiten du. Muda ere kentzen du. Dutxatzeko esaten dio amak, baina berak ez du nahi; azkenean ama besarkatu eta hilketarena kontatzen dio. Ama errukitu egiten da, eta aitortzen du lagun nahasleekin ibilia zela uste zuela.

IV kapitulua

Tabako usainarena ordea ez dio aipatzen amak. Luzea da eta amak debekatu eta berarengadik atsegin ez dituen gauzen zerrenda. Amak jenio bizia du baina berak ere bai. Ohe azpian utzitako galtzerdi batengatik gerta daiteke sekulako sesioa etxean.

Amak hilketarena ahazteko esaten dio, baino gauza horiek ez dira aise ahazten. Bakarrik sentitzen da, ama arrotza egiten zaiolako. Aita ere berandu dator. Musika jartzea proposatzen du amak eta ezetz dio neskak, baina amari bururatzen zaio sorpresa ematea. Aspalditik eskatuta daukan galako soinekoa ekartzen dio, abenduko kontzerturako gordeta bazuten ere. Neska txoratzen da soinekoarekin eta dantzan hasten da. Perladun lepokoa jarrita gizonak zuen lepokoa, lauburuarekin, gogoratzen du, eta tristetu egiten da. Eta gainera bakarrik sentitzen da.

Hamalau urte pasa dira geroztik, eta egun hartakoa ezin du ahaztu. Beti dago hor, bereziki albisteetan atentatuak, biktimak eta abar entzuten dituenean. Eta beti dago hor orduan sentitu zuen bakardadea.

V kapitulua

Hamalau urte pasa dira, eta bakarrik sentitu da urte horietan guztietan. Egia da zaila zaiola barrua erakustea eta ez duela enpatia erakusten, horren ordaina bakardadea da.

Musika ikasketak bukatu eta piano-kafeetan hasi zen jotzen. Haietan telebistako gizon bat ezagutu eta telebistara eraman zuen lanera. Gizonarekin azkar bukatu zen harremana, baina telebistan iraun zuen denbora luzea, programaz programa. Diskoak eta kontzertuak ere ematen zituen. Ezagutzen du unibertsitateko iraskasle bat, erakargarria, eta harekin bizitzen hasten da, gurasoek begi onez ikusten ez badute ere. Zorion perfektua hilabete batzuetan zehar luzatzen da, baina gero errutinan erortzen dira, neska pianoarekin aritzen da eta gizona nazkatzen doa. Harremana okertzen doa, eztabaida bat dute banantzen diren gizonei buruz, irakasleak defendatu egiten ditu, ezer gabe geratzen direlako, eta neskak tristura hori faltsua dela, tristura horrek beste emakume bat aurkitu arte  irauten du. Gizona haserretu egiten da eztabaidaren bukaeran eta ea zergatik beraiek ez diren bikote normal bat aurpegiratzen dio, haurrekin eta. Neskak duen misterio aire hori gorroto duela dio, baina neskak erabakitzen du bere bizitza markatu duen hilketaren lekuko izateari buruz ez aipatzea, ez bailuke ezer ulertuko. Haserretuta bukatzen dute, baina neska saiatzen da gauzak konpontzen, baina pelikula bateko emakumeei buruzko komentatio itsusi baten onodrioz, haserrea berriz, eta bikote normalen kontua. Neskak amaiera ematen dio berehala harremanari. Irakasleak beste neska bat topatu, eta bera bakarrik geratzen da.

VI kapitulua

LANEAN