Zorizko laginketa sinplea

Estatistikan, zorizko laginketa sinplea populazio edo unibertso batetik egiten den laginketan elementu guztiei aukeratuak izateko probabilitate berdina ematen dien laginketa mota da. Aldi berean, zorizko laginketa sinpleak aukeratuak izateko probabilitate berdina ematen die lagin guztiei, beste zorizko laginketa batzuetan ez bezala (esaterako, laginketa sistematikoan, non laginek ez duten probabilitate berdina).

Zorizko laginketa sinplea bi eratara burutu daiteke: itzulerarik gabe, aldi bakoitzean aukeratzen den elementua hurrengo aldirako baztertzen denean, eta itzuleraz, aukeratutako elementuak populaziora berriz itzuli, eta ondorioz, beste elementuak bezalaxe, berriz ere erauziak izateko aukerak dituztenean. Populazio finituen laginketan, itzulerarik gabeko zorizko laginketa sinplea da ohikoena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, simple random sampling; gaztelaniaz, muestreo aleatorio simple.