Zorpetze-ratioa

Zorpetze-ratioa enpresa baten egoera finantzarioa ebaluatzeko erabiltzen den finantza-ratioa da, pasibo galdagarria (besteren finantzazioa, alegia) ondare garbiarekin (fondo propioekin, alegia) zatituz kalkulatzen dena.

    \[ZR=\frac{\text{pasibo galdagarria}}{\text{ondare garbia}}\]

Bi ratiotan banatu daiteke, pasibo galdagarria korrontea (epe laburreko zorrak) edo ez korrontea (epe luzeko zorrak) den bereiziz: epe laburreko zorpetze-ratioa (ElabZR) eta epe luzeko zorpetze ratioa (EluzZR):

    \[ElabZR=\frac{\text{pasibo korrontea}}{\text{ondare garbia}}\]

    \[EluzZR=\frac{\text{pasibo ez korrontea}}{\text{ondare garbia}}\]

    \[ZR=ElabZR+EluzZR\]

Orokorrean, enpresaren egoera eta bere sektoreko ezaugarriak kontuan hartu gabe, komenigarria da ratioaren balioa 0.5-1.2 bitartekoa izatea.

Txikiegia bada, bazkideak edo akziodunak errentagarritasuna galtzen ari dira, eta handiegia bada, deskapitalizazioa gertatzen ari dela adierazten du. Handiegia denean, enpresak finantza-arrisku handia du eta irtenbide gisa kapital zabalkuntza edota zorrak kitatzeko aktiboen salmenta planteatu beharko luke.

Zorpetze-ratioa finantza-autonomiaren ratioaren alderantzizkoa da.

Ikus, gainera