Zorroa, inbertsioen zorroa edo finantza-aktiboen zorroa enpresa, erakunde edo partikular batek egindako inbertsioen edo finantza aktiboen multzoa da, bereziki multzo hori nola osatuta dagoen begiratzen bada. Adibidez, kartera dibertsifikatua inbertsio edo aktibo mota askok osatzen dutena da, bereziki arriskua minimotzea helburua duena (gehienetan aktibo batzuetan galdu egingo da, baina beste batzuetan irabazi, eta horrela inoiz ez dugu asko galduko, baina ezta asko irabaziko ere; horregatik kartera zuhurra ere deiu ohi zaio).
Beste hizkuntzetan: gazteleraz, cartera; ingelesez, portfolio.
Loturiko artikuluak
Hondar-bizitza (finantzak)Finantzetan, hondar-bizitza, ingelesez residual maturity, zorra guztiz kitatu edo amortizatu arte falta den denbora da.
Kapitala (finantzak)Finantzetan, kapitala pertsona edo erakunde batek kontsumitu edo xahutu ez duen diru-kopurua da, eta beraz aurreztu edo metatu egiten duena, finantza-merkatuan aukeran dauden akzio, bono, gordailu eta beste…
Hegazkortasuna (finantzak)Finantzetan, hegazkortasuna finantza-aktibo baten prezio aldaketen aldakortasuna da. Aldi berean, eta aktiboan inbertituz gero, aktiboak ematen duen errentagarritasunaren aldakortasuna ere bada. Beraz, aktiboaren arriskuaren neurria ere bada. Hegazkortasun…