Zoru-efektua eta sabai-efektua

Zoru-efektua eta sabai-efektua inkesta eta proba akademiko eta profesionaletan gertatzen diren efektuak dira, inkestako galderak edo probako atazak errazegiak nahiz zailegiak izateagatik lortutako erantzunak indibiduoak diskriminatzeko baliagarriak ez direneann. Galdera errazagiak jartzen direnean, denek erantzuten dituzte ondo eta ondorioz ezin dira indibiduo edo banakoak beraien artean diskriminatu: sabai-efektua da, indibiduoak ez dira puntuazio batetik gora igotzen, ezin dute euren konpetentzia erlatiboa erakutsi. Zoru-efektua sortzen da galdera zailegiak direnean: orduan banakoak ez dira gauza gutxieneko maila diskriminatzaile bat gainditzeko.