
Itmad-Ud-Daulah-ren hilobiko sareta, Agra, India.
Arkitekturan, zursarea edo sareta forma geometrikoko hutsune erregularrak dituen zurezko ohola da, bao eta bereziki leihoetan jartzen dena, kanporantz ikus ahal baina kanpotik ikusia ezin izateko baliatzen dena. Bereziki arte bizantziar eta islamikoan baliatu da. Beste material batzuekin egina ere izan daiteke, eta orduan sareta izena egokiagoa da.
Hiztegia: gaztelaniaz, celosía; ingelesez, latticework.
Loturiko artikuluak
Freskoa (artea)Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin…
Klaustroa (artea)Kristau arkitekturan, klaustroa (latinezko claustrum hitzetik, "toki itxia") eliza eta monastegietan izaten diren ibiltoki estaliak, lekaime, fraide eta beste erlijioso eta pertsonen aterpeko joan-etorria bideratzen duena, eraikineko atal…
Formalismoa (artea)Formalismo artistikoa artearen teoria kritikoa da, artelan baten balioa edo meritua bere ezaugarri formalen arabera baloratzen duena, hau da, lana garatzeko teknikaren perfekzioa irizpidetzat hartuz; adibidez, margolaritzan, marra,…