Zutabe salomonikoa (Salomonen zutabea)

Sirakusako Katedralaren sarrerako zutabe salomonikoa (Giovanni Dall'Orto, 2008)

Zutabe salomonikoa edo Salomonen zutabea fustean zehar forma helikoidala edo bihurria duen zutabea da. Gian Lorenzo Berninik XVII. mendearen hasieran Erromako San Pedro Basilikan egindako lanaren ondoren zabaldu ziren bereziki, estilo barrokoarekin loturik, eta handik Espainiako eta Latinamerikako tenpluetara zabaldu zen. Zutabe salomonikoen beste ezaugarri bat fustean zehar agertzen den apaindura begetala da, maiz mahatsondoak irudikatuz. Hala ere, Antzinako Erromatik eraikitzen den zutabe mota da: adibidez Marko Aurelioren zutabean eta Trajanoren foroko zutabeetan gora helizea doa, bere ibilbidean enperadoreen gudak eta beste gertakari historikoak irudikatuz behe erliebean. Salomonen Tenpluko zutabeak horrelakoak zirela sinetsita eman zitzaien izen hori. 

159 hitz
Kategoriak