Zuzenbide objektiboa zuzenbideak gizartean elkarbizitza bermatzeko ezartzen duen arau multzoa da. Eskubide subjektiboa berriz, zuzenbide objektiboan oinarrituta, alderdi edo subjektu batek eskuratzen duen ahalmen juridikoa da, alderdi batzuen artean ezarritako harreman juridikoaren bitartez. Adibidez, mailegu bat adosten denean bankuaren eta partikular baten artean, zuzenbide objektiboa maileguei buruzko araudia da, eta eskubide subjektiboa partikularrak maileguaren dirua jaso eta bankuak mailegua ezarritako epeetan itzulia izateko duen eskubidea.
Loturiko artikuluak
Objektiboa eta subjektiboaAdibidez, laranja batzuk mahai baten gainean edukita, "laranjak daude hor" diogunean guztiz objektiboa dela esaten dugu; "laranjak atsegin ditut", berriz, subjektiboa. Horrela, objektiboa eta subjektiboa adierazpen, iritzi, pertzepzio eta…
SubjektibitateaAdiera arruntean, subjektibitatea subjektiboa izatearen nolakotasuna da, gauzak norberaren ikuspuntutik pentsatu eta adierazteko modua. Adibidez, "irakurtzen ari naizen liburua ez dut batere atsegin" proposizioa subjektiboa da guztiz, hots,…
SubjektibismoaSubjektibismoa zerbait ezagutzeko irizpide lehen eta nagusitzat pertsonaren indibidualtasuna, subjektu bakoitzaren ikuspuntua alegia, hartzen duen jarrera filosofikoa da. Bereziki etikan erabiltzen da, subjektibismo etiko izenarekin, zerbait ona edo…