Zuzenbide positiboa eta zuzenbide naturala

Zuzenbide positiboak finkatu, zehaztuta eta indarrean dauden arau juridikoen multzoa da, Estatuak xedatzen dituen lege, dekretu eta erabakiek osatutakoa. Hala eta guztiz ere, gizakiari eta gizarteari buruz badaude baita ere printzipio, oinarri eta eskubide jatorrizko batzuk,  justizian eta etikan oinarritutakoak, zuzenbide naturala edo berezkoa deitzen dena osatzen dutenak. Zuzenbide positiboa zuzenbide naturalean inspiratu eta oinarritu behar da, komunitate eta egoera bakoitzera moldatuz. Horrela, zuzenbide naturala unibertsala eta betierekoa den bitartean, zuzenbide positiboa garaian garaikoa da eta gizarte jakin batera mugatzen da.

Zuzenbide positiboaren eta zuzenbide naturalaren arteko erlazioa eztabaidatsua da zuzenbidearen filosofiaren adituen artean. Erlazio horretan muturreko bi joera bereizten dira: iusnaturalismotik, zuzenbide positiboak printzipio moral eta etikoen beharra aldezten den bitartean, positibismotik alegiazko zuzenbide naturalaren printzipio orokor eta unibertsalen balioa ukatzen da zuzenbidearen helburua betetzeko.