Zuzeneko enplegua eta zeharkako enplegua

Zuzeneko enplegua enpresa edo inbertsio-proiektu batean sortu edo kontratatzen diren lanpostuak (ikus, enplegua) dira, enpresak zuzenean soldataz ordaindutakoak.

Lanpostu horietaz gainera, enpresa batek hornitzaileen produktuak eta zerbitzuak ere behar ditu bere jarduera ekonomikoan, eta beraz zeharka ere enpresak lanpostuak sortzen ditu enpresa hornitzaile eta azpikontratatzen dituen beste enpresetan, zeharkako enplegua sortzen du alegia.

Adibidez, sortu berria den auto lantegi batean 1000 langile berri kontratatzen direnean, sortutako zuzeneko enpleguari buruz ari gara. Auto lantegiak ordea, osagaiak behar ditu lantegirako, eta osagai horien ekoizpenerako 500 langile berri kontratatu badira, 500 langile horiek zeharkako enplegua sortzen dute.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, direct and indirect employment; gaztelaniaz, empleo directo y empleo indirecto.