Zuzeneko salmenta

Zuzeneko salmenta, zuzeneko kanala ere deitua, enpresak bere produktu edo zerbitzuak bezeroari zuzenean eskaini eta saltzen dizkionean gertatzen da, inongo bitartekaririk gabe eta salmenta-indarra (saltzaileak) baliatuz. Zuzeneko salmenta aurrez aurre, presentzialki alegia, telefonoz zein online gerta daiteke eta bereziki egokia da prezio altuko produktuetan eta produktu esklusibo eta pertsonalizatuetan. Eragozpen gisa, ez du ahalbidetzen kontsumitzaile talde handi batera iristea.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, direct selling; gaztelaniaz, venta directa.

Ikus, gainera